Banaiz Bagara elkarteak pala tailerra antolatu du gaur. Latsunbe auzoko frontoian izango da goizeko 10:30etatik aurrera. Euria egingo balu, Elizatxo ikastolan izango dela azaldu dute.
Euskal kulturara gerturatzeko aukera
Banaiz Bagara elkarteak, batez ere, etorkinei euskera eta euskal kultura erakusten egiten du lan, baina interesa duen edozeinentzat izaten dira ekintza guztiak. Pala tailer honetara ere herritar guztiek dute azaltzeko aukera. Gainera, elkartetik dei egiten diete herritarrei parte hartzera azaltzeko: «Agertu eta ondo pasa!».