Lizarrako ahotsak gaur, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 20a, 02:00

Nafarroako ahotsak en­tzun ahal izango dira gaur Hernanin, Ozenki abes­ba­tzak antolatuta. Lizarrako Ereintza abesbatzak emanal­dia du Milagrosan eta guz­tira 13 kanta kantatuko di­tuzte, era guztietakoak. Joan den urtean Ozenkiko kideak izan ziren Lizarran, eta sekulako jendetza bildu zuten hango elizan. Kon­tzer­tu haren ondoren, aurten, Ereñotzuko korua izan da nafarrak hona gonbidatu dituena, eta gaur izango da aukera ahots gozo eta eder horiekin gozatzeko.

Lizarrako ikastolan sortutako abesbatza
Lizarrako ikastolak Gura­soak abesbatza sortu, eta handik gutxira pasa zen Ereintza abesbatza izatera. Ia 35 urte daramazki Ereintzak kan­tuan, eta hainbat he­rritatik paseak dira. 40 kide ditu Ereintzak, eta zuzendari lanetan Ramon Ayerra Gon­zalez ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!