Kaxko historikoa ikusi, sagardo trago bat egin, eta tren berdean buelta... gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 20a, 02:00

Turismoa egiteko aukera polita daukate gaur Hernani pixka bat gehiago ezagutu nahi dutenek. Kaxko histo­rikoak hainbat etxe, jau­regi eta eraikin dauzka balio izu­garria dutenak, eta Herna­ni­ren historia esplikatzeko balio dutenak. Gida baten azalpenak entzunez pauso batzuk eman, eta ondoren sagardotegira, Hernaniren historiaren beste ardatz bat ezagutzera. Han probaketa egin (gaztetxoentzat muztioa ere izaten da), sagardogileak lagunduta, eta ondoren he­rrira buelta, berriz ere tren berdean, Hernaniko bazte­rrak ikusiaz, eta han ere he­rriari buruzko beste azalpen kurioso batzuk entzunez. Goiz pasa egiteko plana da. Goizeko 10:30etan hasi eta eguerdira bitarte irauten du eskaintzak.

Plan ezinhobea, taldean edo familian egiteko
Gaur eta datorren larun­ba­tean egin liteke plan hori, txotx denboraldiko eskaintza bat baita. Lehenbailehen ize­na ematea komeni da, eta gaur lekurik ez badago, da­torren asterako izango da aukera. Hiru prezio ezberdin izaten dira: 0-3 urtekoek dohainik dute; 4-15 urte bitartekoek 5 euro ordaindu behar dituzte; eta 16tik gorakoek 10 euro. Astean zehar erreserbak egiteko hiru modu jarri dituzte: Turismo bulegora joanda (Biteri); telefonoz: 943 33 70 28 edo emailez: gurutze-e@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!