Eskultura, marrazketa, pintura, instalazioak, artisten liburuak, bideoak... era askotara landu daiteke sormena eta gehienetan, artisten munduarekin lotzen da. Alaitz Sasiainek sormenari buruz hitz egingo du AEKk antolatutako Zilegi Eskolen barruan, eta helburuetako bat izango da, hasierako topiko horri buelta ematea: «sormena hitz abstraktua da. Artisten munduan erabiltzen da batez ere, baina denok landu behar dugun erronka bat da».
«Gure egunerokotasuna
aberasteko tresna da»
Alaitz Sasiainek dio, sormena bizitzako arlo guztietan barneratu litekeela, eta behar denetan erabili; bai profesionalki eta baita pertsonalki ere: «gure egunerokotasuna biziki aberastu dezakegu, tresna gisa erabili. Denon esku dago, beraz, lantzea besterik ez zaigu falta».
«Barne mundua ezagutzeko eta azaltzeko tresna»
Sormen hitza era askotara ulertu daiteke, eta horren aurrean, Sasiainek dio, norbarak erabaki behar duela nola landu: «gure barne mundua ezagutzeko eta azaltzeko tresna izan daiteke, eta modu asko daude hori lantzeko. Nire kasuan, profesionalki, irakaskuntzaren bitartez lantzen dut. Ikasleekin gai jakin batzuk lantzen ditut, norberaren barne mundua eta sormena bideratzeko».
Bi egunetan,
metodologia eta praktika
Bi saiotan banatu du Zilegi Eskolen barruan emango duen tailerra. Aurreneko egunean, astelehenean, irakasle bezala izan duen esperientzia azalduko du: «metodologia nola ezagutu nuen azalduko dut, zertan datzan, zer lortzen den praktikan jarriz... Adibideak emango ditut eta unibertsitateko ikasleek egindako lanak ere, azalduko ditut. Bigarren eguna, praktika eguna izango da; partaideak artista bihurtuko dira».
Izena emateko, bi bide
Tailerra Biterin izango da, bihar, asteartean, hilaren 29an eta 30ean. Izena emateko epea zabalik dago, horretarako: zilegieskola@aek.org edo 607 59 28 64 / 607 61 06 87. AEKko ikasleentzat debalde da; gainerakoentzat prezioa, 13 euro. yy