Gipuzkoako Saria ari dira jokatzen Hernaniko bolariak, eta bihar Altzan izango dute bigarren tiraldia. Estreineko tiraldia Olaberrian jokatu zen joan den astean, eta bolari finena Urnietako Imanol Iruretagoiena izan zen, 49 brila botata. Hernaniko onena Antonio Miner izan zen, bosgarren postua lortuta, 48 brila botata; Miguel Burugain seigarren geratu zen, 48 brilarekin; eta Miguel
Arrozpide 44 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!