Berria txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da bihar kiroldegian, 10:45etan eta Oberena eta Zaramaga taldeak izango dira, aurrez aurre. Hasiera batean, kanporaketa berdindua espero da. Kadetetan, Nafarroako kadeteak dira faborito garbiak. Jubeniletan arabarrak izango dira ziurrenik, nagusi. Beraz, eta pronostikoak betetzen badira, azkeneko partiduan erabakiko da kanporaketa.
Kiroldegira gerturatzen diren pelotazaleek maila oso altuan jokatzen duten sei bikoteren partiduak ikusiko dituzte. Jubeniletan, Larrañagak aurrekontratua sinatua du Aspe enpresarekin; eta Diez seniorra Asegaceko profesional ohia da; azkenik, maila bereko Mikel Rafael ere profesional ohia da, kasu honetan, Frontis enrpesakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!