Promozioa ebitatzeko azken aukera, gaur irabaztea

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 20a, 02:00

liderraren kontra jokatuko du gaur Hernanik, hil ala bizi. Promozioa jokatzea ebitatu nahi dute, eta bide horretan gaur irabaztea dute aukera bakarra. Valladoliden izango da partidua, VRAC taldearen kontra, 17:00etan, Pepe Rojo zelaian.

10 garren postuarekiko direfentzia gutxitzea
Zail du Hernanik promozioa jokatu gabe mailari eustea. Aurreko partiduan Gerni­kari irabaziz gero, errazagoa izango zen baina... Oraindik ere badute aukera, nahiz eta ez egon erabat euren esku. Bide horretan ordea, eman beharreko aurreneko pausua gaur irabaztea da.

Denboraldiko talde onena
Denboraldian joko ikaragarria erakutsi du VRACk, eta lider da, gutxigatik. Aurre­lari bikainak dituzte eta talde gisa, ezin hobeto moldatzen dira. Abente, Barnes, Newton nagusi izaten di­ra lehenengo lerroetan, eta baita Ignacio Molina bigarrenean. Atzean badituzte bajak, baina ordezkoek ez dute kalitate faltarik. Duen guztia eman beharko du Hernanik beste behin, irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!