«Liga irabazita, partidurik galdu gabe bukatzea da orain erronka»

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 20a, 02:00

Lau partiduren faltan, ligako txapeldunak zarete, Gipuzkoako talderik onena. Halakorik espero al zenuten?
Hala da, lau partiduren faltan txapeldunak izatea lortu dugu. Denboraldi hasieran partidaz partida joatea erabaki genuen, astero lan eginez, hurrengo partidua presta­tzea; urrutira begiratu ga­be. Denboraldi osoan zehar egoera askotara moldatu behar izan du taldeak: partiduei buelta eman, eguraldia... bai­na lan askoren on­doren, emai­tzak bikainak di­ra.

Horrelakorik ez da urtero lortzen. Taldearen sentsazioa ederra izango da noski.
Guztientzat izan da lehenengo aldia, jokalarientzat, entrenatzaileentzat... Ikaragarria izan da; izan ere, liga bat ez da urtero irabazten.

Emaitzak ikusita, denboraldia ondo joan dela nabaria da. Hitz gutxitan, nola laburbilduko zenuke?
Berdinketa batekin hasi ge­nuen denboraldia, aurreden­bo­raldi bikaina egin eta gero. Epe motzerako helburuak ja­rri genituen, eta partiduak ira­bazten hasi ginen. Tolosa izan da talde bakarra, aurre­ne­ko bueltan gertutik jarraitu gaituena. Gabonetan balorazioa egin, eta maila mantentzeko pun­tuak lortuta genituela iku­­si genuen. Handik aurrera To­losarekin geneukan distantzia mantentzea izan zen erronka, eta elkarren kontra jo­ka­tzean, irabaztea. Hori lortuta, Aste Santuen bueltan li­ga irabazita izan genezakeela ikusi genuen. Beran­du­xea­go izan da hori, baina lortu du­gu.

Gaur Ordizia hartuko duzue Zubipen. Jokoan ezer ez egonda, taldeak motibatuta jarraitzen al du?
Badakigu sailkapenari begira ezer ez dagoela jokoan. Baina le­hen aipatu bezala, helburu txi­kiak jartzen joan gara denboraldi osoan, eta oraingo ho­netan ere, badugu berri bat: ligan partidu bat bera ez gal­tzea. Eta geratzen direnak irabazten baditugu, askoz hobe.

Datozenak beraz, nolabait, ospakizunetarako edo disfru­tatzeko partiduak izango dira?
Ospatzeko, disfrutatzeko... Disfrutatzen denboraldi osoa daramagu, bai entrena­men­duetan eta baita parti­due­tan ere. Ospatu gero egin­go dugu, guztia buka­tzen denean, gauza hauek ez baitira urtero errepikatzen.

Denboraldiko emaitza bikainekin jarraituta, liga irabazi bakarrik ez. Aste Santu inguruan Bartzelona­ko torneoa jokatu zenuten. Azpi­txa­peldun geratu zinaten, Bar­tzelonaren kontra. Esperientzia ederra izango zen hura ere.
Ikaragarria izan zen. Txa­pelketa bikaina egin genuen; pentsa, Bartzelonaren kontra ko aurreneko partidua (ez fi­nalekoa) irabazi egin ge­nuen, eta azken bi urtetan, Bartzelonak bi partida bakarrik galdu ditu. Baina garrantzitsuena as­te osoan bizitutako esperien­tzia izan zen, asko disfrutatu genuen: Port Aven­turara joan ginen, Cornellan izan ginen Realaren partidua ikusten... (bide batez, eskerrak eman nahi dizkiogu Garbiñe Etxe­berria Realeko koordinatzaileari, sarrerak lortzeagatik).

Hernanik badu etorkizuna beraz, emakumezkoetan.
Etorkizun ona ikusten dut nik. Lan asko dago atzetik, eta emaitzak ikusten ari gara orain. Talde nagusia ere den­bo­raldi ikaragarria ari da egiten Euskal Ligan. Baina inportanteena da, niretzat, txikiekin egiten ari garen lana. Futbol eskolan bi talde ditugu, 30 nes­ka inguru. Bestalde, da­to­rren urtean talde bat gehiago ateratzeko asmoa ere, ba­dugu.

Talde lana da inportantea, bainan punta puntako jokalariak ere, badituzue.
Talde lanak sari pertsonalak ekartzen ditu, selekziorako deiak, Realerako... Baina gu­re­tzat inportanteena talde lana bera da, eta iristen den beste guz­tia ondorioa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!