Aki Kaurismaki zuzendariaren beste maisu-lan bat da El Havre pelikula, eta gaur izango da aukera Biterin ikusteko, 19:00etatik aurrera. Inmigrazioari buruz hitz egiten duen pelikula honek gizatasuna, umorea eta sari pila bat bildu ditu, eta kritika ezin hobea. Etorkin afrikar gaztetxo bat Normandiara iritsiko da, Londresera bidean... Cesar Sarietan eta Chicagon pelikularik onenaren saria, eta hainbat aipamen ditu pelikulak.
Munduko jana, igandean
Amherrek antolatu du emanaldia, urteroko Kulturarteko Astearen barruan. Datorren igandean bukatuko da programazioa, mundu guztiko janari probaketarekin: Jaialdi Gastronomikoa.