Gaur irekiko dute ‘Ikusi eta Ikasi’, lokal soziokultural berria familia eta haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 19a, 02:00

Lokal berria izango du Hernanik famili eta haurrentzat: Ikusi eta Ikasi. Izpizua kaleko 13 zenbakian dago lokala, eta familia eta haurrei begira ireki dute. Gaurko aurkezpena hiru zatitan egingo dute: 10:30-11:30etara, 0-2 urteko umeen gurasoentzat; 17:00-18:30etara 3-10 urte bitarteko umeen gurasoentzat; eta 19:30etan helduentzat Dantza Erakustaldia. Asteburuan ere irekita egongo da, jendeak ikusi nahi badu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!