Maitasunak edozer gaindi al dezake? `Amor´ pelikulan adibidea, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 20a, 02:00

Georges eta Annek 80 urteak bete dituzte, eta musika klasikako irakasle jubilatuak dira biak; Parisen bizi dira. Alaba ere, musikara dedikatzen da, eta Londresen bizi da, senar britaniarrarekin. Anneri biho­tzekoak eman dio. Hospitaletik bueltan, ezin du gorputz erdia mugitu. Urte luzez bikotea sendo mantendu duen maitasuna frogan jarri beharko dute. Hitz gutxitan, istorio hori kontatzen duen filma jarriko dute asteburuan Biterin, 12 urtetik gorakoentzat. Gaur bi sesio izango dira, 19:30etan eta 22:30etan; eta bihar bakarra, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!