Rafaela Romerok hitz egingo du gaur Hernanin, Gipuzkoako 2013ko aurrekontuei buruz

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 18a, 02:00

Hernaniko Casa del Pueblon hitz egingo du, gaur, 18:30etatik aurrera.

Rafaela Romerok hitz egingo du gaur hernaniko Casa del Pueblon 2013ko Gipuzkoako Aurrekontuei buruz. Romero da PSE-EEko bozermalea eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako juntakidea, eta aurten Bilduk eta PSE-EEk egindako akordioari buruz ariko da; 2013ko aurrekontuak aurrera ateratzeko egindako akordioa, hain zuzen ere. Hitzaldia irekia da eta gonbidatuta daude hernaniar guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!