Turismo plan berezia Hernanin, datozen bi larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 18a, 02:00

Udalak dei egin du Hernaniko turismo eskaintza aprobetxatzeko, txotx denboraldia bukatzeko bi asteburu geratzen direnean.

«dena larunbata goiz batean: gidaren azalpenak entzunaz Hernaniko kaxko historikoa garai batean nola zen imajinatu, sagardogilearen azalpenak entzunaz sagardo pixka bat edan eta tren turistikoan paseotxoa egin». Her­na­niko Udalak plan berezia egiteko deia egin die hernaniarrei eta kanpotarrei, datozen bi larunbatetan.

Taldean egiteko plan ederra
Txotx denboraldia bukatzeko bi asteburu falta dira, eta deialdi berezia egin du Udalak, eskaintza turistikoa aprobetxatzeko. «Familia­re­kin edo lagunartean hori guztia bizitzeko bi larunbat besterik ez dira gelditzen, apirilaren 20a eta 27a». Goi­zeko 10:30etan hasi eta bi ordu eta erdi inguru irauten duen plana da. Erre­serba egiteko Hernaniko tu­ris­mo bulegoan (emailez, gurutze-a@hernani.net; edo telefonoz 943 33 70 28). Pre­zioak: 0-3 urtekoek dohainik; 4-15 urtekoek 5 euro; eta 16tik gorakoek 10 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!