Preferente mailan jokatuk du Hernanik datorren urtean, joan den asteburuan Andoaini irabazi eta gero. Puntu eta erdi nahikoak zituzten hernaniarrek mailaz igotzeko, eta 2,5 lortu zituen, zuzen-zuzeneko aurkariaren kontra. Andoaindarrak hirugarren postuan bukatu dute liga, Hernaniren atzetik, eta Preferentera pasa gabe geratu dira. Hernani iaz jaitsi egin zen Gipuzkoako 1go mailara, eta urtebetean lortu du berriz ere igotzea.
Hernani B, aukerarik gabe
Gipuzkoako 2garren mailan ere Hernani Bk mailaz igotzeko aukera bat bazuen, azken jardunaldian, baina oso zen aukera zaila, eta ez zuen lortu. Arriskatu bai, arriskatu zuen, eta 0-4 galdu zuen Tolosaren kontra.