Giza Harresia Hernanin, bi gazteri

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 17a, 02:00

Mikel Artetxe eta Ekaitz Ezkerra Hernanin bizi dira, auzipetuta daude, eta astebetez lagun koadrila batek lagundu die Donostirako joan-etorria egiten. Gaurtik, Donostian geratuko dira.

donostiako zortzi gazte atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Gorenak, Segiko kide izatea leporatuta, eta horietatik bi Herna­nin bizi dira: Mikel Artetxe eta Ekaitz Ezkerra. Bi gazte horiei astebetez  Giza Ha­rresia egin diote Hernanin, eta Donostiarako joan-etorria egiten lagundu diote: goizean goiz etxean hartu eta arratsaldean etxera lagundu. Atzotik ordea, atxilotzeko agindua emana dago, eta erabaki dute Donostian gera­tzea, auzipetutako beste gazteekin batera. Bu­lebarrean dau­de, Aske Gu­nean, eta herritarrei dei egin diote babesa ematera joateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!