Martxan dira, Gipuzkoako Trinkete Txapelketa, eta jubenilen Udaberri Torneoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 16a, 02:00

Hernaniko palistak jo eta su ariko dira hemendik aurrera, bi txapelketetan. Gipuzkoako Trinkete Txapelketa hasi berri da, eta bost bikote hernaniar ari dira. Perez-Arrietak 30-18 galdu zuten Suberriren kontra; Goikoetxea-Pagolak 30-26 irabazi, Irazustabarrena eta Manzisidorren kontra; eta Huizi-Semperrek 30-12 irabazi, Tijero-Gutierrezen kontra. Jubenilen Udaberri Torneoan, Hernaniko bi bikote ari dira, biak ere kadeteak, eta elkarren kontra jokatu dute asteburuan. Garcia-Mujika nagusi, 30-22, Cabrera-Ugalderen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!