Beste behin ere jendeak erantzun zuen igandean, eta goizean goiz abiatuta sagarra eta sagardoaren ibilbidea egin zuten, 2 ordu eta erdi inguruan. 100 lagun inguruk egin zuten ibilbidea, orain arteko lau urteetan bildu den gehiena (tartean ziren udal ordezkariak ere). Guztira 9,5 km zituzten aurrean, eta eguraldi paregabea lagun zutela giro ederrean ibili ziren, batzuk aurrerago eta besteak atzeraxeago. Bi ordu inguru pasata iritsi ziren lehendabizikoak Itxasburura, eta laister ziren besteak ere. Sagardo trago eder batzurekin hamaiketakoari bultza, eta handik Gudarien plazara. Mendiriz Mendiko kideek izan dute aurten ere ibilbidea antolatzeko ardura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!