Argazki erakusketa emakume eta etorkinei buruz, lau ekitalditan lehendabizikoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 16a, 02:00

Erakusketa aste guztian ikusi liteke. Mahai ingurua izango da ostegunean, zinea ostiralean, eta gastronomia jaia ingandean.

emakume eta etorkin izeneko erakusketa jarria dago Biteriko pasilloetan, eta aste osoan egongo da bertan, ikusteko moduan. Hori da lau ekitalditan lehendabizikoa, aurtengo Kulturarteko Astean. Amherrek antolatu du Kulturarteko Astea, eta hainbat ekitaldi izango dira aurten, elkartearen 10garren urteurrenean. Mahai ingurua eta zinea ere izango dira ostegun eta ostiralean, eta beti bezala ekitaldi jendetsuena igandean espero dute, jardunaldi gastronomikoetan.

‘Bolondresak eta immigrazioa, proposamenak Hernanin’
Mahai ingurua ostegunean prestatu dute. Bertan ariko dira Hernaniri buruz. Hain justu, borondatezko lana eta immigrazioaren inguruan Hernanirako proposamenak aztertuko dituzte. Biterin, 19:00etatik aurrera. Zineak ere beti izaten du tartea Kulturarteko Astean. Aurten El Havre pelikula botako dute Aki Kaurismaki zuzendariarena. Biterin, 19:00etatik aurrera. Igandean, munduko hainbat herritako janaria probatzeko aukera izango da Plaza Berrin (euria bada Atsegindegin), 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!