ICAN Malaga izeneko proba egin du Edu Carrera hernaniarrak, joan den asteburuan. Sekulako proba izaten da Iron Man erdia, 1.900 metro igeri, 90 km bizikletan, eta 21,1 km korrika egin behar izaten baitira. Carrerak 155 postuan bukatu zuen, eta 4:57:26 denbora egin zuen. 522 triatleta iritsi ziren helmugara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!