Bizi Sagardoa, Euskal Herriko elkarte berria, sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 16a, 02:00

Donostiako Aquariumean aurkeztu zuten talde berria, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 30 eragilek; tartean, lau lurraldeetako Sagardogileen Elkarteak edo Ereñotzuko Auzo Udala, esaterako.


Sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzeko el­karte berria aurkeztu zuten atzo Donostiako Aquariu­mean: Bizi Sagardoa elkartea. Euskal Herriko lau probintzietako elkarteak (67 sagardotegi bil­tzen dituzte), 9 udal, fundazioak, museoak, hezkuntza zentroak... Guzti­ra 30 eragilek sortu dute taldea eta tartean da Ereño­tzuko Auzo Udala, besteak beste. Atzoko ekitaldian babesa azaldu zioten elkarte honi, Donostiako Aquariumak (Bixente Zaragueta hernaniarrak hitz egin zuen, hain justu), Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, eta Basquetour Agentziak.

«Ekitaldi historikoa, EHko sagardoaren historian»
Parte hartzaile guztiek azpimarratu zutenez, atzoko ekitaldia historikoa izan da Euskal Herriko sagardoaren­tzat: «Historikoa da gaurko ekitaldia, inoiz ez baita proiekturik gauzatu, Euskal Herriko lurralde desberdinetako hainbeste eragile lotuko dituenik». Hernaniar gehiago ere izan ziren atzoko ekitaldian. Arantxa Eguzkitza Gipuzkoa­ko Sagardogileen Elkarteko lehendakariak azal­­du zuenez, ateak zabalik dituzte elkarteko kide izan nahi duten eragile guztien­tzat. Jakoba Errekondo Zerain Dezagun Fundazioko arduradunak hiru hitzetan laburbildu zuen atzokoa: Aniz­ta­suna, Elkartasuna eta Etor­ki­zuna. «Inoiz sortu den talderik ani­tzena da hau, era guztietako eragileak biltzen di­tuelako. Sagardoak sekulako garran­tzia izan du gure historian, eta hori da etorkizunean saltzen jakin behar duguna».

Parte hartzaileak:
-Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea
-Bizkaiko Sagardogileen Elkartea
-Arabako Sagardogileen Elkartea
-Nafarroako Sagardogileen Elkartea
-Ereñotzuko Auzo Udala
-Zubietako Auzo Udala
-Zeraingo Udala
-Aiako Udala
-Aramaioko Udala
-Abaltzisketako Udala
-Baztango Udala
-Cuadrilla de Zuia
-Valle de Aranako Udala
-Ezkio-Itsasoko Udala
-Igartubeiti Baserri Museoa
-Zerain Dezagun Fundazioa
-Aramaioko Frutagileen Elkartea
-Jo Hala Jo Elkartea
-Usurbilgo Sagardoaren Lagunak
-Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba
-Albaola Elkartea
-Urkiola Landa Garapenerako Alkartea
-Polunpak Elkarte Musiko-Kulturala
-Zehazten Zerbitzu Kulturalak
-Aldabe Zerbitzu Turistikoak
-Usurbilgo Sagastia EM
-Sagardoa eta Sagarra Unibertsitatea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!