Horbel Tabernak 4-3 galdu zuen larunbatean Euskaldunaren aurka. Hobeto jokatu arren eta aukerak izan arren, ez zuten asmatu hernaniarrek. Partidu guztian atzetik joan ziren, nahiz eta hirutan berdintzea lortu. 3-3 zijoazenean, hernaniarrek laugarren gola sartu zuten, baina arbitroak ez zuen hala ikusi. Baloiak porteriaren atzeko postean eman zuen eta atera egin zen. Azkenean, andoaindarrak aurreratu ziren. Golak sartu zituztenak: David (1), Rober (1), Iosu (1) eta Miguel (1).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!