Plaza, 15 ikurriñen astindupean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 15a, 02:00

Goizeko 11:00etatik aurrera, musika eta dantza izan ziren nagusi atzo, Hernaniko kale eta auzoetan. Euskal Herri osoko 15 dantza talde ibili ziren herriko txokoak girotzen. Ondoren, urtero bezala, denak Plazan elkartu eta Ikurriñaren Dantza edo Agintari Dantza dantzatu zuten. Herritar ugari gerturatu zen ikuskizunarekin gozatzera. Eta baita dantza egitera. Ekitaldia bukatzean, muxikoak, fandangoa, arin arina eta Larrain dantza dantzatu zituzten. Ondoren, bazkaria eta erromeria egin ziren. Atzoko egunarekin bukatu zen Dantzari Festa.

Presoak, gogoan

Hernaniko preso eta iheslariak gogoan izan zituzten atzokoan ere eta Ikurriñaren Dantzaren ondoren, Agurra dantzatu zuten euren omenez. Senideak bertan izan ziren eta lore eskaintza ere egin zitzaien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!