Ikastaroren bat egin edo tituluren bat atera nahi duzula? Zubikasik bitartekari zerbitzua eskaintzen du Buruntzaldeako herrietan: Hernanin, Usurbilen, Lasarten, Urnietan, Andoainen eta Astigarragan. Helburu dute herritarrak animatu eta laguntzea, bizitza osoan ikasten edo prestatzen jarrai dezaten.
Aholkularitza
indibiduala
Zubikasiren zerbitzua eskatzen duenak aholkularitza indibiduala jasoko du. Lehendabizi ikasi nahi dena identifikatzen laguntzen dute, bai gaur egun ikasi nahi dena, edota etorkizunera begira ikasi nahi dena. Erabakia hartuta, formazio plan bat diseinatzen laguntzen dute. Eta azkenik, beharrezko kurtso edo titulu horiek ateratzeko behar den informazio guztia biltzen laguntzen dute.
Ikastaroak,
Buruntzaldeko herrietan
Buruntzaldean egiten diren ikastaro guztien inguruko informazio guztia biltzen dute www.zubikasi.org web orrian. Formazio eta hezkuntza zentroak, formazioa ematen duten enpresak, kultur ekintzekin zerikusia duten kurtsoak, Eusko Jaurlaritzaren edo entitate publikoen oharrak... etengabe aktualizatzen dute web orria, bakoitzak behar duen informazioa, behar duen momentuan izan dezan.
Informazioa herrika bilatu nahi izanez gero ere, badago aukera. Hernanin esaterako, IES Hernanik ekainera bitartean emango dituen bost ikastaro ageri dira.