Puntu bat lortuta, datozen partiduei begira

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 15a, 02:00

Hernanik 0-0 berdindu zuen atzo Aloña Mendiren aurka. Herna­niarrak nagusi izan ziren eta aukera dexente izan zituzten, baina ez zuten lortu baloia sareratzea. Lortutako puntuarekin pozik dira, eta dagoeneko hurrengo partiduetan dute gogoa. Bergara eta Zarautz hartuko dituzte etxean eta bi aukera horiek aprobetxatzen saiatuko dira, etxean oso fuerte baitabiltza. Oiartzunek irabazi egin zuen larunbatean eta bi puntutara jarri da liderra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!