Javier Egibar azpitxapeldun, 1.670 gramo arrantzatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 14a, 02:00

Aurreko igandean, Gipuzkoako Rockfi­shing (arrokako arrantza) Txa­pelketa jokatu zen eta bertan izan ziren Txantxangorriko kideak. Javier Egibar bigarren postuan geratu zen 1.670 gramorekin eta Luis Tomas Adrian bosgarren postuan 860 gramorekin. Egibarrek karraspio atlantiko bat (600g), muxarra bat (450g) eta bi boga (42g eta 200g) arrantzatu zituen. Adrianek berriz, 2 boga (600g eta 260g) arrantzatu zituen. Irabazlea Rafael Del Campo izan zen, 2.093 gramorekin. 5 boga arrantzatu zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!