Barrenetxeak galdu, tanto bategatik

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 14a, 02:00

Barrenetxea IVak, Juaristi lagun, 40-39 galdu zuen Ezkurra eta Olazarren aurka atzo. Galarretako jaialdiko estelarra jokatu zuten lau erremontistek eta sekulako ikuskizuna eman zuten. Ez zuen merezi izan inork galtzea. Hasieratik izan zen oso partidu parekatua. Etengabe berdindu zuten, gorriek aurreratzea lortu zuten arte, lau tantoko aldearekin: 20-16 eta 22-18. Ondoren berriz berdindu zuten 23na eta baita 26na ere. Baina, Juaristi eta Barrenetxeak aurreratzea lortu zuten: 30-34 eta 34-38. Eta bukatzeko, emozio gehiago: 38-38, 38-39, 39-39 eta 40-39.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!