Kale bueltan parte hartzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 14a, 02:00

Berriaren 10garren urteurrena ospatzeko, jaialdia antolatu dute maiatzaren lehenengo asteburuan. Maiatzaren 3an Xabier Montoiaren kontzertua izango da eta maiatzaren 4an, Kale buelta Kaxkoan izeneko ekitaldia. Plaza Berri eta Gudarien plazaren artean egingo dira kale bueltak, eta buelta bakoitzeko, parte hartzaile bakoitzak nahi duen diru ekarpena egin ahal izango du. Herritarrei eta herriko taldeei parte hartzeko dei egiten diete. Informazio gehiagorako: aartola@berria.info edo 699 769 871.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!