Taldearekin biltzeko aukera astelehen, astearte eta ostegunetan, Latsunben

Kronika - Erredakzioa 2013ko apirilaren 14a

Hernaniko Kaleratzeak Stop taldea martxan da eta Udalaren laguntzari esker, lokala ere badute Latsunben (42 eraikuntza, Transpakarren). Jendeari laguntzeko eta informazioa emateko, astelehenero bertan izango dira 18:00etatik 20:00etara, eta astearte eta ostegunero, 10:00etatik 13:00etara. Harremanetarako: 943 33 65 83 edo stopdesahucioshernani@nodo50.org. Horrez gain, ostegunero bilera egingo dute 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!