Gaztetxoentzako irteera antolatu du Mendiriz Mendik, Lizarrustira. Igandean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko: gaur, ostegun eta ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. 4 orduko buelta izango da eta hamaiketakoa eraman beharko da. Lareoko urtegia eta Oiduiko majada ezagutzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!