«Hunkigarria izan zen hamar urte eta gero, lauak eszenatokira igotzea»

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 13a, 02:00

Hamabost urte eta gero, hamabost urte zaharrago, hamabost urte berriago bueltan da Sen taldea; hitz horiekin anuntziatu zuten euren web orrian, itzulera. Ha­sierako lau gazteek egin dute bat berriz ere, tartean, Aieko Zubimendi baterijole hernanirrak. Kontzertuak emateko asmoarekin itzuli dira mo­mentuz, eta bi eman dituzte dagoeneko. Udara ere, lanpetuta pasatzeko gogoz dira, eta badituzte zenbait fetxa itxita; gehienak, herrietako jaietan.

Usurbilgo kontzertua «oso berezia»
Urduritasuna, ilusioa, azken orduko zalantzak... era guztietako sentimentu kontrajarriak zituzten itzulerako kon­tzertuaren aurretik. Bere­zia izan zen oso, Usurbilen eman zuten aurreneko kon­tzertua eta hala aitortu dio ­Aieko Zubimendi hernaniarrak Kro­nikari: «oso berezia izan zen, ez dugu berehalakoan ahaztuko. 10 urte eta gero, berriro lauak eszenatokira igotzea. Leporaino bete zen gaztetxea, eta jendearen jarrera ezin hobea izan zen». Gaztedanbadan eman zuten bigarren kontzertua, eszenatoki haundiago batean, jende gehiagoren aurrean «ezberdina izan zen, baina emozionantea aldi berean».

Betiko kantak, eta `Izarrak berri´
Sen taldea betidanik ezagu­tzen dutenek, kontzertuetan denboran atzera egin dutela sentituko dute. Betiko kantak jo­tzen dituzte, taldearen doi­nu eta himno bihurtu direnak. Hala ere, itzulerarekin batera Izarrak berri abestia grabatu dute, Sen taldeari omenalditxo bat egiteko asmoz. Irratietan askotan jartzen dute, eta bideoklipa ere ikus daiteke Youtuben.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!