Erronka berria gaur, Getxon

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 13a, 02:00

Udaberriko Torneoa jokatuko du gaur nesken taldeak, Faduran. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Getxo, Uribealdea eta Durango izango dituzte aurrez aurre. Orain arte egindako lanari eutsiko diote.

Orain dela hilabete inguru bukatu zuen Hernaniko nesken taldeak bere bigarren liga. Taularen erdialdean bukatu zuten. Lan eginez eta kemenarekin, taldea maila on bat lortzeko bidean doala erakutsi zuten. Erronka berriei ekiteko ere, indartsu dago taldea eta hori erakusten saiatuko da gaur. Udaberriko Torneoa jo­ka­tuko dute Getxon, Fadura zelaian, hain zuzen. Arratsal­deko 16:00etatik aurrera, Ge­txo, Uribealdea eta Durango izango dituzte aurrez aurre.

2 urte betetzear, taldea osatzen
Nesken taldeak, laster, 2 urte beteko ditu entrenatzen hasi zela. Osatzen ari den taldea da oraindik, baina sendo eta ikasteko gogoz dabiltzala argi uzten dute egunerokotasunean. Gainera, kontuan hartzekoa da, 7 hernaniar joan zirela Euskadiko selekzioarekin, Estatuko autonomien arteko Txapelketara. Horrez gain, 3 jokalari konbokatuak izan dira 18 eta 20 urtez azpiko probetan parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!