sagar martxa antolatu du aurten ere Udalak, azken hiru urteetako ohiturari jarraituta, Mendiriz Mendi elkartearekin batera. Hernaniko hamar sagardotegi bisitatuz egingo dute goiz pasa; Alberro eta Larre Gain izan ezik, beste guztiak.
Bi ordu eta erdi
inguruko buelta
Hitzordua goizeko 09:30etan egin dute, Plazan. Handik Osiñaga aldera joko dute, eta Akarregi, Rufino, Zelaia, Goiko Lastaola, Elorrabi, Iparragirre... sagardotegiak bisitatuko dituzte. 9,5 kilometroko ibilaldia izango da, bi ordu eta erdikoa. Azken sagardotegia Itsas-buru izango da, eta bertan geratuko dira aurten hamaiketakoa egitera. Jatekoa norberak eraman beharko du, eta edaria bertan emango dute.