Urtero bezala, Udalekuak antolatu ditu Udalak eta izen ematea zabalik dago, apirilaren 24ra bitarte. Euskera Zerbitzuaren eskaintza, 3-10 urte bitartekoentzat eta 11-12 urtekoentzat da. Txikienen udalekua, utzailaren 1etik uztailaren 24ra izango da (biak barne). Nagusienen udalekua, berriz, uztailaren 8tik 19ra izango da. Herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek, izena emateko orria ikastetxean entregatu behar dute. Herritik kanpo ikasten dutenek, berriz, udaletxeko Euskera Zerbitzuan (09:00-13:00): 943 33 70 29 edo euskara@hernani.net. Prezioa: 94,70 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!