Ehundik gora dantzari txikik girotuko dute gaur herria

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 13a, 02:00

dantzari txikien eguna da gaur, eta goiz eta arra­tsalde, emanaldiak eskainiko dituzte herrian zehar. Dantzari Festaren azken txanpan da, eta ohi bezala, astebururako utzi dituzte ekitaldi nagusiak.

Ttarlako txikien txanda, gaur
Ttarla dantza taldeko txikie­nak izango dira gaur, goizeko protagonista. 12:30­etan Kax­koan gora eta behera ibiliko dira, trikitia­ren eta panderoa­ren doinura dantzatzen. Arra­tsaldean, Gi­puzkoatik etorrita­ko beste bost dantza talde izango dituzte lagun: Irungo Egoi­par Meaka, Donostiako Es­kola eta Trebeska, Astiga­rragako Astigar eta Errente­riako Ereintza. Guztiak elka­rrekin ibiliko dira, eta herriko kaleetan barrena eskainiko dituzte dantza emanaldiak 17:00etatik au­rre­ra (euria egingo balu, Atsegindegin). Dantza giroa aprobe­txatuta, Erromeria ere an­tolatu dute gaur. Jeiki Hadi taldeak jarriko du musika Plaza Berrin 19:00etatik aurrera

Egun haundia, biharkoa
Egun haundia, Euskal Herri osotik etorritako dantzariak elkartzen dituena, bihar izango da. Hamalau dantza taldek hartuko dute parte, goizetik arratsaldera bitar­te. Hernaniko kaleetan zehar kalejiran aterako dira goi­zeko 11:00etan, guztiak elka­rrekin, eta ondoren, ba­na­tu eta auzo eta kaleetara joango dira. Eguerdi partean, 13:30­etan, eskainiko dute jende­tza biltzen duen ekitaldia: Iku­rriñaren dantza. Plaza luze adina zabal hartuko dute dantzariek, eta hainbat pieza dantzatuko dituzte elkarrekin; animatzen diren herritarrek ere, izango dute dantzatzeko aukera. Nahikoa dantzatu ostean, elkarrekin bazkalduko dute dantzari eta soinujoleek, Atsegindegin. Eta bazka­lostean, 18:00etan, errome­rian aterako dira guztiak, asteari agur esateko.

Emanaldiak, Osiñagan eta Ereñotzun
Dantza emanaldiak izango dira Osiñagan eta Ereñotzun ere. Osiñagan, Lore Gazteak Arrasateko dantza taldea ari­tu­ko da, 11:30etatik aurre­ra, Borda Berri etxearen aurrean. Ereñotzun, berriz, bi emanaldi izango dira 11:30ak aldera. Aurten, frontoiko obrak direla eta, ezingo da plazan egin; beraz, eskolako patioan eta futbol zelaian egingo dira bi emanaldiak.

Bihar etorriko diren taldeak:
Gipuzkoa:
Ttarla - Hernani
Eskola - Donostia
Goizaldi - Donostia
Trebeska - Donosti
Meaka- Irun
Lore gazteak - Arrasate
Oñatz - Oinati
Illumbe - Trintxerpe
Araba:
Adurtza - Gasteiz
Bizkaia:
Arrizkugarri - Sestao
Nafarroa:
Orritz - Irutzun
Lapurdi:
Begiraleak - Donibane Lohizune
Zuberoa:
Atharratzeko - Atharratze
Nafaroa behera:
Iruski - Gabadi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!