Hernaniko preso eta iheslarien alde, Mus Txapelketa azkarra antolatu du Herrirak, bigarren urtez. Partidak, arratsaldeko 15:30etatik aurrera izango dira Santa Barbara elkartean. Preso eta iheslarien alde ordagoa jo eta parte hartzeko dei egiten diete herritarrei.
Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.
Sariak irabazleentzat eta zozketak denen artean
Sariei dagokienez, aurreneko zortzi bikoteentzat izango dira. Eta sari ederrak izango dira: txapelak, esku pelotak, otorduak, arkumea, gazta, ardo botila, mendiko materiala...
Horiez gain, arratsaldean zehar sari sorpresen zozketak egingo dira partaide guztien artean.
SARIAK
1. Txapela, 2 esku pelota eta
8 pertsonentzako otordua Oialume sagardotegian.
2. 4 pertsonentzako otordua Irubide jatetxean.
3. Arkumea, gazta eta 2 ardo botila.
4. 2 txuleta, gazta eta 2 ardo botila.
5. 2 termiko, 2 buff eta 2 ardo botila.
6. 2 termiko eta 2 esku pelota.
7. 2 mendiko poto eta 2 buff.
8. 2 mendiko poto.