Asteburu honetan, Estatuko Autokros Txapelketako bigarren proba puntuagarria jokatuko da Lleidan. Iker Lujanbio bertan izango da bere Silvercar ST2 kotxearekin. Bere kategorian (kart-cross) 47 kotxek eman dute izena. Aurreneko proban, 7garren postua lortu zuen hernaniarrak eta hasiera bikain honi segida eman nahi dio. Lasterketak betiko gidoia izango du: gaur goizean, kotxearen egiaztapena; arratsaldean, entrenamenduak eta lasterketako 1go manga ofiziala; bihar goizean, 2garren manga ofiziala eta repeskak; eta eguerdian, finalak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!