Sorturen Herriko Kontseilua aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 13a, 02:00

Sorturen aurkezpen ekitaldia 13:00etan izango da, Biterin. Joxean Agirre Gipuzkoako Kontseiluko Koordinatzailea ere bertan izango da.

Hernaniko Sortu alderdi politikoa aurkeztuko dute gaur, 13:00etan Biterin. Bes­teak beste, Hernaniko Kon­tseilu Iraunkorra aurkeztuko dute, Herri Batzarrak auke­ratua izan dena. Kontseiluko bi koordinatzailek egingo dute aurkezpena: Iñigo Alze-laik eta Aitzol Arrietak. Joxean Agirre Sortuko Gipuzkoako Kontseiluko Koordinatzailea ere bertan izango da eta hitza hartuko du. Agirre, Donostiako Egia­ko auzotarra da, Soziologoa eta preso politiko ohia.

Performancea, Ttarlaren eskutik
Ekitaldia hasteko, Ttarla dan­tza taldeko kide batzuk per­for­­mance bat eskainiko dute. Horrez gain, hiru ikusentzu­nezko ikusteko aukera izango da Sorturen ezaugarri, helbu­ru eta sortze prozesuarekin zerikusia izan dutenak. Hernaniko Sortuko ki­deek gonbitea luzatzen diete herritarrei aurkezpen ekital­dira azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!