‘Argizaiola’ emanaldia izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 12a, 02:00

Gero Axular dantza taldearen ikuskizuna da. Biterin izango da 19:00etan.

Argizaiola izeneko dan­tza ikuskizuna izango da gaur, Gero Axular taldearen eskutik. Istorioa, XIX eta XXgarren mende artean kokatzen da, gerra eta istilu zibilen artean: Bere haurtzaroa ondo du gogoan: bera, azken ikazkinaren semea. Txikitan basora joaten zen aitarekin. Hark egindako txondor txiki bat zuen ezkutaleku. Urteak aurrera, aita hilda, herrira jaitsi zen lanera. Han bizi zen bakarrik, seme-alabak Ameriketara joanak baitziren, lanera. Astero azokara joatea zen bere ohitura. Apirilaren 27an korrika atera behar izan zuten... Emanaldia 19:00etan izango da, Biterin.

Erakusketako azken eguna
Astelehenetik, Euskal Jan­tzien erakusketa dago ikusgai Biterin eta gaur izango da azken eguna. Ordutegia: 17:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!