Kistiñe kafetegiak saski eder bat zozketatu zuen Korrika egunean eta Elurtxo Etxeberria izan da irabazlea. Euskal Herriko produktu ugari jaso ditu: Tolosako babarrunak, Getariako eztia, Aiako piperrak, Nafarroako txorixoa, Iruñeako txokolatea, Mendabiako cava... Kistiñe kafetegiaren urteurrena dela eta, beste saski bat zozketatzeko asmoa du Kistiñe Quintanillak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!