Pasa den asteburuan bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, Oreretan eta Mutrikun jokatutako estropadekin. Eta Hernaniko arraunlariek emaitza bikainak lortu dituzte. Neska infantil-kadete mailako batel batek eta mutil infantilen beste batek hirugarren postuan bukatu dute liga; 134 punturekin eta 140 punturekin. Lehenengo kasuan, Oriok irabazi zuen eta bigarrenean, San Pedrok. Asteburu honetan, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da eta goiko postuetan ibiltzeko asmoa dute hernaniarrek.
Sailkapena:
Jubenil-senior (neskak) 7. Hernani (5pt.)
Jubenil (mutl) 8. Hernani A (62) 13. Hernani B (8)
Infantil (mutl) 3. Hernani A (140) 16. Hernani B (30)
Infantil-kadete (neskak) 3. Hernani A (134) 5. Hernani B (111) 13. Hernani C (40)
Kadete (mutl) 11. Hernani A (92) 17. Hernani B (33)