«Beharrezkoa da herritarren parte hartzea, liztor kabiak kentzeko»

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 11a, 02:00

«Liztor asiatikoaren erreginak orain ari dira kabi primarioak egiten eta orain da garaia suntsitzeko. Kabi ba-koitzetik 200 erregina aterako lirateke eta horregatik, as­koz eraginkorragoa da orain», azaldu zuen atzo prentsaurrean Luis Intxaus­pe alkateak. Hernaniko Udalak, Bu­run­tzaldeko beste Udalekin batera eta Donostia eta Oarsoaleko Udalekin batera, kanpaina bat jarri du mar­txan liztor asiatikoaren kabi primario horiek kentzeko eta horren berri eman zuten atzo prentsaurrean. Herritarren parte hartzea behar-beharrezkoa dela azpimarratu zuten: «Udalak parte hartzea garrantzitsua da, baina Uda­la ez da denera iristen eta herritarrekin biderkatu egingo da prebentzio lan hori».

Oso txikiak, edozeinek suntsitzeko modukoak
Marijo Garcia Hernaniko Ba­bes Zibileko teknikariak azal­du zuen, kabi primario horiek oso txikiak direla, etxe inguruetan egoten direla eta edozeinek suntsitu ditzazkeela. Nola kendu ere azaldu zuen: «Beti eguzkia atera aurretik edo sartu ostean kendu behar dira, liztor guztiak barruan daudela ziurta­tzeko; batez ere, erregina. Kabia plastikozko poltsa batekin edo ur bidoi batekin estali behar da. Zulotxo bat egin, eta etxean dugun edozein intsektizida bo­ta. 10-20 minutuan hilko dira guztiak, eta ondoren kabia ken­du eta suntsitu egin behar da». Diptikoak etxeetan eta hitzaldia, gaur zortzi Herritarrak behar bezala in­for­matzeko, diptikoak ba­na­tuko ditu etxez etxe Udalak. Kanpaina martxan duten Udal guztiak kontuan hartuta, 29.000 diptiko banatuko di­ra; horietatik 8.000 Herna­nin. Kartelak ere jarriko dituzte umeak ibiltzen diren gu­neetan. Horrez gain, hitzaldiak antolatu dituzte eta Herna­nin datorren ostegunean izango da. Ereñotzun, berriz, apirilaren 27an.

Boluntario taldeak Udan, iaz
Diputazioak mar­txan jarritako protokoloak ja­rraituko du, hau da, kabi haundiak suntsitzeko protokoloak: suhiltzaileek, hiriguneetako eta eskura dituzten kabiak kenduko dituzte, eta basozainek, gainerakoak. Ti­ro­ka suntsituko dituzte. Gi­puz­koa osoan, 5 talde egongo dira, bina basozainez osatuta. Eta oraingo kanpaina, uda­berrikoa izango da. Beste pauso bat liztor asiatikoaren hedapena kontrolatzeko. Kan­paina honetarako eta etorkizunerako, figura berri bat ere sortu nahi dute: boluntario taldea. «Herriko ehiztariekin ere hitz egiteko asmoa dugu», azaldu zuen Garciak. Izan ere, argi dute arazoa ez dela erlezainena bakarrik: «kontua ez da eztia gutxituko dela bakarrik, erleek polinizazioaren %80a egiten dute». Bestalde, tranpen eraginkortasunarekin zalantzak bal­din badaude ere, leku ja­kin batzuetan jartzeko asmoa dauka Udalak. Denera, 9 jarriko ditu eta horien eraginkortasuna aztertuko du.

Trajeak eta pertigak, erlezainen eskura
Kabiak kentzen, erlezainek egiten duten lana kontuan hartuta, euren eskura jarriko ditu Udalak, zenbait traje berezi eta 20 m-ra iristen diren hainbat pertiga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!