Dantzan jarriko dute Hernani, gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 14a, 02:00

Atzo dantzari txikienen txanda izan zen eta Ttarlako dantzariekin batera, Gipuzkoako beste bost taldetako dantzariek girotu zituzten Hernaniko kaleak. Gaur haundien txanda izango da eta Euskal Herri osoko 15 taldek hartuko dute parte. Urtero bezala, Ikurriñaren Dantza egingo dute denek batera Plazan, 13:30etan. Horrez gain, Osiñagan, Lore Gazteak taldeak dantzatuko du 11:30etatik aurre­ra, Borda Berri etxearen aurrean. Eta Ereñotzun, bi emanaldi izango dira 11:30ak aldera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!