Uztaila, lagun artean pasatzeko aukera, Bortziriak ezagutuz

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 12a, 02:00

Udaleku Ibiltariak antolatu ditu Doberak, DBH 1, 2 eta 3ko gazteentzat eta izen ematea zabalik dago. Kopurua mugatua da eta lehenbailehen eman behar da izena, Doberan.

Dobera Euskara Elkarteak, Udaleku Ibiltariak antolatu di­tu aurten ere. Uztailaren 15etik 26ra izango dira eta oraingoan, Bortzirietan ibiliko dira; Aran­tzatik Berara joango dira, hain zuzen. DBH 1, 2 eta 3ko gazteentzako dira udaleku hauek. Getxoko gazteekin batera ibiliko dira eta ur ekintzak, abentura kirolak... egingo dituzte.

Izen emate orria beteta
Izen ematea zabalik dago eta Doberatik jakinarazi dute kopurua mugatua dela eta lehenbailehen apuntatzeko. Horretarako, izen emate orria bete behar da eta Doberan entregatu, ordainagiriarekin batera. Prezioa: 245 euro; bazkideek, 200 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!