Proiektu piloto bat jarriko du martxan Udalak, lan bila dabiltzanentzat. Enplegu gidaria zu zeu izena du proiektuak eta lana bilatzeko pauso guztiak norberak emango ditu. Horretarako, perfil berdineko pertsonak elkartuko dira eta taldean egingo dute lan. Eskaria, batez ere izan da, orain arte eraikuntza arloan lan egin dutenena, baina orain, egoera dela eta, almazeneko lanak egiten hasi nahi dutenena. Hori horrela, proiektua martxan jarriko da perfil hori duten pertsonekin. Aurrerago, beste perfil batzuk lantzeko asmoa dute. Proiektua ostegunean hasiko da eta oraindik eman daiteke izena. Beraz, egoera berean dauden pertsonek bihar eguerdiko 12:00ak arte dute izena emateko aukera. Izena emateko: jaionea@daiteke.com edo 943 57 54 24.
Bost atal
Bost atal izango ditu proiektuak: lehenengo egunean, taldeko kide guztiak elkartu eta beraien esperientziak jaso eta nora jo erabakiko dute; bigarren egunean Curriculumak, gutunak... nola egin ikasiko dute; hirugarrenean, Curriculum horiek nora bidali; laugarrenean, enpresetara joango dira; eta bosgarrenean, ebaluaketa egingo dute.