Sortu alderdia aurkeztuko dute larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 9a, 02:00

Hernaniko Sorturen aurkezpena izango da larunbatean. Alderdia aurkezteaz gain, Herriko Kontseilu Iraunkorra aurkeztuko dute. Eta Gipuzkoako Kontseiluko Koordinatzailea ere bertan izango da: Joxean Agirre, hain zuzen. Agirrek hitza hartuko du, besteak beste. Aurkezpen ekitaldia Biteri kultur etxean izango da eta eguerdiko 13:00etan hasiko da. 

Ttarla dantza taldearen emanaldia eta ikusentzunezkoa
Ekitaldia hasteko, Hernaniko Ttarla dantza taldeak, dantza saioa eskainiko du eta ondoren, ikusentzunezko bat prestatu dute. Hernaniko Sortuko kideek, herritarrei dei egiten diete larunbateko aurkezpenera azaltzeko, «gora Her­na­ni borrokalaria!», mezua zabalduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!