Hernaniko 10 sagardotegi bisitatuz, goiz pasa egingo dute igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 9a, 02:00

Azken hiru urteetan egin bezala, Sagar Martxa antolatu du Udalak, Mendiz Mendi elkartearen laguntzarekin. Igandean izango da eta ohi bezala, Hernaniko sagardotegietatik ibilaldia egingo dute. Sagardotegi guztiak pasako dituzte, Alberro eta Larre-Gain izan ezik. Denera, 10 sagardotegi, hain zuzen.

9,5 km, denera
Plazatik goizeko 09:30etan abiatuko dira eta Karabeletik Martindegirako bidea hartuko dute, eta handik Osiñaga aldera: Akarregi, Rufino, Ze­laia, Goiko Lastaola, Elo­rrabi, Iparragirre... sagardotegiak bi­sitatuko dituzte. 9,5km ibilaldia izango da, 2 ordu eta erdi inguruan egitekoa. Az­ken sagardotegia Itxas-Buru izango da eta bertan egingo dute hamaiketakoa. Jatekoa norberak eraman beharko du, baina edaria bertan emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!