Herritarrak Udalarekin euskeraz hitz egitera motibatu nahi dituzte, eta hori landuko dute Udaltopen, Udaletako euskera zerbitzuen topaketan. Apirilaren 25 eta 26an izango da, Lasarte Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Izena eman nahi dutenek zabalik dute epea Udaltopen web orrian, online atalean. Izena emateko azken eguna apirilaren 19a da. Prezioa, dena barne, 80 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!