hamaiketakoa egiteko garaia zen, eta Atsegindegi leporaino betea zegoen. Aurreikusi bezala, ehundaka kilo jaki saldu ziren atzo; urdaiazpiko eta xolomo pintxoak, txorizo egosia, pintxo morunoak... Eta laguntzeko ardo gorria, txuria eta zerbeza zeuden aukeran. Ez zen azoka gastronomiko soil bat, Extremadurako komunitatea da Hernanin haundiena, eta atzo ez zuten hutsik egin, urteroko jardunaldietan. Euren herrietako zaporeekin gozatu zuten, eta baita kulturarekin ere. Virgen de Guadalupeko dantza eta koro taldeak bi emanaldi eskaini zituen, eta gertutik jarraitu zituzten hauen doinu, kanta eta dantzak. Abestera animatu zenik ere, izan zen atzokoan.
Azokako datuak:
150 kilo gazta
130 kilo txorizo
35 kilo pintxo moruno
25 pieza txorizo arrunt
30 pieza txorizo iberiko
30 pieza xolomo iberiko
12 gozo kaxa - 800 pieza
10-15 olio botila
10-15 cava botila
55 boluntario