Hernanik irabazi, eta liderrarekin berdindu

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 7a, 02:00

Atzeratutako partidua jokatu zuen Aurreraren kontra, eta 4-1 irabazi zuten.

BERROGEITA bost minututan hamarren kontra jokatu zuen atzo Hernanik. Euri­teengatik atzeratutako bigarren zatia jokatu zuten Zu­bipen Hernanik eta On­darro­ako Aurrerak, eta txuriberdeak ez zuten barkatu: 4-1. Partidua hasi eta berehala aurreratu zen Aurrera 0-1; hori izan zen egin zuten jokaldi inportante bakarra. Hernanik hartu zuen baloia, eta jaun eta jabe izan zen ondorengo minutu guztietan. Imanol Plazak sartu zuen berdinketaren gola; eta ondorengo hiruak Uriok, Elberdinek eta Iñurrik. Atzo irabazita, Oiartzun liderrarekin berdinduta dago sailkapenean Hernani. Bigarren dira, Oiartzunek gol average hobea baitu. Garaipenak ilusioa eta indarra eman dio Hernaniri, eta hurrengo partidua irabaztean dute dagoeneko burua. Aloña Men­diren kontra jokatuko dute igandean, Oñatin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!