Matxin III eta Etxeberria IIIa, txapelketako onenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko api. 7a, 02:00

Erraz nagusitu ziren Juaristi eta Agirrezabalaren kontra, eta partidu osoan aurretik joan eta gero, 40-33 irabazi zuten.

FINAL luzea eta gogorra espero zuten lau pelotariek atzo; pronostikoa ez zen bete ordea. Matxin III eta Etxe­berria IIIa jaun eta jabe izan ziren partidu hasieratik, eta 40-33ko emaitzarekin jantzi zuten txapela, Sagardoaren Txapelketako erremontista onenen titulua ematen diena.

Garaileak, konfiantzarekin
Partidu hasieratik markatu zuten aldea markagailuan Matxin IIIak eta Etxeberria IIIak; 10 tantuko diferentzia izatera ere, heldu ziren: 11-3, 16-5, 21-12, 25-13, 30-18 eta 40-33. Bikote irabazleak konfiantza haundiarekin jokatzen dute, eta tantuak bukatzeko garaian nabaritu zen. Aurr­e­lariak egin zituen partiduko tantu ederrenak, eta atzelariak partidua dominatu zuen, pelota bat bera galdu gabe. Juaristik ez zuen pelotarik izan partidua dominatzeko, eta Agirrezabalak txapelketako partidu txarrena jokatu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!